Horrez gain, Carlos Urquijo PPko legebiltzarkideak Udalbiltzaren biharko batzarra galarazteko eskatu dio Javier Balza Jaurlaritzako Barne sailburuari. Zehatzago, ekitaldia ez al duen eragotziko galdetu dio.
Legebiltzarreko idatzizko galdera baten bidez egin du argibidearen eskaera, eta testuan, Udalbiltzaren biharko batzarra debekatu egin beharko litzatekeela dio. Urquijoren arabera, Batasunako zinegotzi ohiek deitzen dute biharko bilera, eta ilegalizatutako alderdi bateko kide diren heinean ezin dute ekitaldi publikorik antolatu.
Batasunaren ilegalizazioa