Iñaki Gerenabarrena EAJren Araba Buru Batzarreko presidenteak adierazi du Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria PPrekin "negoziatzen" dabilela EAJ kentzeko Arabako ahaldun nagusi kargutik, eta lehendakaria horretan aritzea "eskandalua eta lotsagarria" dela deritzo. EAJk, EAk eta Aralarrek osatzen dute foru gobernua 2007ko ekainetik, eta Xabier Agirre jeltzalea da ahaldun nagusia.
"Lehendakaria ez dago beste erakundeetako zentsura mozioak negoziatzeko, beste gauza batzuetarako baizik", salatu du Gerenabarrenak.
Haren iritziz, Araban aldaketa emateko PP PSE-EE "estutzen" ari da. "Izan ere, sozialistek Eusko Legebiltzarrean PPren botoak beharko dituzte; EITBko zuzendari nagusia auketatzeko, adibidez".
Politika