EAk «bukatutzat» jo du estatutu aldaketaren kontrako prozesu judiziala

2023ko irailaren 22a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Gasteizko epaitegiak eta Arabako Probintzia Auzitegiak uko egin diete EAko kritikoek XIII. Biltzar Nazionalaren kontra jarritako helegiteari eta iazko azaroko kongresuko erabakiak behin-behinean etetea eskatzen zionari, eta EAko zuzendaritzak «bukatutzat» jo du auzibidea. Kritikoek, berriz, nabarmendu dute ildo hartako bost kideren militantzia ez zela legez eten, beste epai baten arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA