Politika
EAk dio ez duela ahaztu Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan galdeketa egiteko hartutako konpromisoa
EAko idazkari nagusi Unai Ziarretak adierazi duenez EAk “ez du ahaztu” Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan galdeketa egiteko hartu zuen konpromisoa. Ziarretak azaldu du konpromiso hori hirukoak (EAJ, EA eta EB) sinatutako akordioan biltzen dela. Aurtengoa “negoziatzeko eta erabakiak hartzeko” legegintzaldia dela adierazi du EAko idazkari nagusiak.
Ziarretak azpimarratu du, politikariek normalizazio politikorako lor dezaketen akordioaren gaineko galdeketa gauzatzeko beharrezkoa dela “indarkeriarik eta bazterketarik gabeko agertokia”. Hori dela eta, alderdi guztiei dei egin die agertoki hori lortzeko “urratsak egin” ditzaten galdeketa egitea posible izan dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu