EAk GALen atentatuak argitu ditzaten eskatu du proposamen batean

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
GALen eta eskuin muturreko taldeen atentatu guztiak ikertzea eta argitzea ezinbestekoa dela iritzita, legez besteko proposamen bat erregistratu zuen atzo EAk Eusko Legebiltzarrean, osoko bilkuran eztabaidatu eta bozka dezaten.

Juanjo Agirrezabala legebiltzarkideak aurkeztutako ekimenak bi puntu ditu. Alde batetik, Eusko Legebiltzarrari eskatu dio GALen eta eskuin muturreko taldeen «atentatu terroristen» biktimek «justizia eta erreparazioa»jasotzeko eta «egia» ezagutzeko eskubidea dutela aldarrika dezala. Bestetik, galdegin dio Espainiako Gobernuari eta botere judizialari eska diezaiela «behar diren neurriak» hartu eta «baliabide egokiak» ipin ditzala argitu gabe dauden GALen eta eskuin muturreko taldeen atentatu guztiak ikertzeko eta argitzeko eta horien inguruko prozedura judizialak berriz ere irekitzeko.

Azken egunotan Miguel Planchueloren aurka Auzitegi Nazionalean egin den epaiketa dela-eta GALek «gaurkotasuna» berreskuratu duela gogoratu du EAk, baina erantsi du talde horrek Euskal Herrian egindako atentatu guztiak ez dituztela oraindik ikertu, epaitu eta argitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.