EAren eta Alternatibaren batzarrak, gaur

Maiatzaren 22ko bozetan subjektu politiko berrian koalizioan joango diren erabakiko dute

Erredakzioa
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Eusko Alkartasunaren Batzar Nazionalak eta Alternatibarenak nork bere biltzarra egingo dute gaur, datozen udal eta foru hauteskundeetarako ezkertiarren eta abertzaleen indarrak biltzeko koalizioan joango diren erabakitzeko. Bi alderdietako buruzagitzek hauteskunde horietatik harago doan subjektu politiko berri horren alde egin dute, baina batzarrei dagokie azken hitza.

EAko eta Alternatibako buruzagiek bilera egin zuten joan den asteartean Bilbon, eta han erabaki zuten Nafarroatik jasotako eskakizuna Hego Euskal Herriko gainontzeko lurraldeetara zabaltzea.

Joan zen larunbatean, Lizarrako Remontibal pilotalekuan lehenbizi eta Bilboko bileran gero, «indar ezkertiarren eta subiranisten artean subjektu politiko berri bat eraikitzeko asmoa» azaldu zuten; subjektu politiko berri horrek «sigletatik eta hauteskunde testuingurutik harago, indarren batuketa» nahi du, «herri honen aldaketa abian jar dezan».

Betorik eta bazterketarik gabe

Subjektu politiko berriaren eraikuntzan betorik eta bazterketarik ez onartzea aldarrikatu zuten.Koalizioan Sortu joatea ere aurreikusten dute, baldin eta alderdi horrek azkenean legezko izatea lortzen badu. Lortuko ez balu —hauteskunde hauetara- ko ziurra da Sortu ezingo dela legezko izan—, EAk, Alternatibak eta independenteek osatuko lukete.

EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleak Euskal Herria Ezkerretik akordioa izenpetu zuten urtarrilaren 16an, Gasteizko Europa Jauregian. Hitzarmen horren bitartez luzerako elkarlana adostu zuten Euskal Herriaren subiranotasuna lortzeko, indarkeriazko adierazpen eta estrategien arbuiotik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.