Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

EB-Berdeek erabakitzeko eskubidea eskatu dute

2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Behin indarkeriaren arazoa gaindituta, euskal gatazka «erabakitzeko eskubidearen bidez» konpondu behar dela esan du Raquel Modubar Ezker Batua-Berdeak alderdiko Bizkaiko zerrendaburuak. Haren esanetan, «herriaren hitzari ez zaio beldurrik izan behar». Horregatik, Modubarrek aurreratu du gisa horretako erreferendum bat egingo balitz EB-Berdeak alderdiak atxikimendu libre batean oinarrituko litzatekeen federalismoaren alde egingo lukeela. Egoera hori antzezteko, hauteskunde mahai bat jarri zuten atzo goizean, eta ingurutik igarotzen ziren herritarrei zein ereduren alde egiten zuten galdetu zieten: autonomia, independentzia edo atxikimendu libreko federalismoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.