Eduardo Madina diputatu bizkaitarrak adierazi du Espainiako Kongresuko aulkia utziko duela irailean. Madina Pedro Sanchezekin lehiatu zen PSOEko zuzendaritza aukeratzeko 2014ko primarioetan, eta orain esan du PSOEko "zorterik onena" opa diola idazkari nagusiari.
Bizkaitarrak ohar baten bidez iragarri du, hain zuzen, bere erabakiaren berri eman diola PSOEko parlamentuko bozeramaile Margarita Roblesi, eta etapa profesional berri bat hasi nahi duela, "jarduera politiko eta instituzionalarekin zerikusirik ez duena". Espainian PSOE ezinbesteko alderdia dela esan du, eta beti egongo dela haiei laguntzeko prest.