euskal herria

Edurne Pasabanentzat 2010eko Euskal Herritar Unibertsala saria

Mendizaleak ekainaren 28an jasoko du saria, Gasteizen, Jaurlaritzako lehendakaritzan.

2011ko ekainaren 13a
17:22
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak Edurne Pasaban mendizaleari (Tolosa, 1973) emango diote 201eko Euskal Herritar Unibertsala saria, gaur jakinarazi dutenez. "Pertsona, elkarte, erakunde edo instituzio batek Euskadiko irudi positiboa zabaltzeagatik garatutako ekintza personal edo profesionala nabarmendu nahi du sariak", diote Jaurlaritzak eta Euskadiko Kutxak. 1996an sortu zuten. 

Iaztik, Pasaban da hamalau zortzimilakoak igo dituen munduko lehen emakumea.

2009ko urrian Lan Onari saria eman zion Jaurlaritzak berak.

Aurreko sarituak

2009: Javier Agirresarobe eta Mikel Urmeneta.
2008: Juan Mari Arzak.
2007: Bilboko Guggenheim museoa.
2006: Auñamendi argitaletxea.
2005: Joaquin Atxukarro.
2004: Joane Somarriba.
2003: Ainhoa Arteta eta Martin Ugalde.
2002: Xabier de Irala.
2001: Pablo Mandazen Hermano Gines.
2000: Juan Oiartzabal eta Jon Sobrino S.J.
1999: Pedro Miguel Etxenike.
1998: Donostiarra Orfeoia eta Jorge Oteiza.
1997: Laboa apaiza eta Eduardo Chillida.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.