Hiru egunetan egiten da. Proba bat egun bakoitzean. 325 minutu guztira. Gutxieneko adina: 17 urte.
Atariko proba. 65 galdera, test erakoak: lexikoa, morfosintaxia, ahozko hizkuntza, euskara batua eta idatzizko testu baten ulermena. Gutxienez 46 erantzun behar dira zuzen. Halere, gutxienez erdiek gainditu behar dutenez, langa jaits daiteke, erdiek gainditu arte. 50 minutuko azterketa.
Idatzizko proba. Bi atal. Batetik, testu bati buruzko galderak eta lexiko ariketak, test eran. 50 puntutik 20. Bestetik, idazketa: bi testu egin, eta esaldiak berridatzi. 30 puntu. Denera 27 puntu behar dira gainditzeko —testu idatzietan, gutxienez puntuen erdiak behar dira—. 195 minutu.
Ahozko proba. Bi zati ditu. Lehenengoa: entzuteko baten ulermena, test eran. 50 puntutik 10. Bestetik, mintzamena: irakurgai baten azalpena eta elkarrizketa. 50 puntutik 40. Binaka egiten da, bi zatitan. Batetik, ahozko azalpen bat, epaimahaiak jarritako testu bati buruz; bestetik, azterketarien arteko eztabaida, aurrez emandako gaiari buruz iritzia emateko. Bi solasaldiak batera ebaluatzen dituzte. Gainditzeko, 25 puntu denera —mintzamenean, puntuen erdiak behar dira—. 80 minutuko azterketa.
EGA AZTERKETA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu