Martxoaren 24a da Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna, eta hori baliatuta Egiari Zor fundazioak aurkeztu du Egia: justiziarako mekanismoak bideoa. Bertan estatuaren indarkeriaren biktima izan diren hainbat pertsonen testigantzak jasotzen dituzte, era horretan erantzuleei eskatuz euren gain har dezatela egindakoaren ardura eta aitor dezatela egia.
Era horretan, testigantzak bilduz, biktimen arteko elkarrizketarako gune bat sortzea izan da fundazioaren helburua. Bideoan parte hartu dute Idoia Muruagak, Ibon Garatek, Olatz Etxabe, Martxelo Otamendik, Ane Muguruzak, Eneko Etxeberriak, Ane Ayestaranek eta Izaskun Iantzik.
Fundazioak berak aitortzen duenez, gatazka gehiago luzatzea besterik ez litzatekeela lortuko, euren senide eta lagunen giza eksubideak urratu dituzten horiek kartzelaratzea eskatuz. "Garrantzia handiagoa du momentu honetan gertatutakoaren egia ofizialki aitortzeak eta exigitzeak norberak egindakoen gaineko ardura hartzea. Funtsean, drama hori ez errepikatzeko oinarrizkoa horixe da".
Olatz Etxabek, Triple A taldeak hildako Iñaki Etxaberen alabak, azaltzen du egia etirotzen ez den bitartean badirudiela salatzen den hori ez dela gertatu. Harekin bat dator Idoia Muruaga, Igor Angulo euskal presoaren bikotekidea, eta nabarmentzen du badela aitortu beharreko egia handi bat ere: "Zein testuingurutan gertatu dira giza eskubideen urraketa guzti hauek?".
[youtube]https://youtu.be/DuCZkYvRAHw[/youtube]