Lopezen arabera, EAEko "benetako egoera ekonomiko eta sozialaren berri jakiteko modua" eskainiko du behatoki horrek. "Ondorioz, arriskuan dauden talde, kolektibo eta inguruak, zailtasunak dituzten enpresak, eta ikuspuntu sozial batetik interesa duen guztia ezagutu ahal izango dugu. Datu horien bidez, propaganda ofizialak aurkezten digunaz bestelako errealitatea ikusiko da; hau da, herritarrek bizi duten errealitatea. Ikusteko ez ezik, arazo horiei irtenbideak proposatzeko balioko du", azaldu du Lopezek.
"Sozialistoi askoz ere gehiago interesatzen zaigu errealitatearen azterketa —irtenbideak emateko eta hobeto bizitzeko balio baitezake— zertarako balio duen ez dakigun eraikuntza nazionala baino", azpimarratu du.
Politika