EAJren barne hauteskundeak

Egibar izango da Gipuzku Buru Batzarreko lehendakari

Oraindik astebete falta da EAJren Gipuzkoako zuzendaritza, Gipuzku Buru Batzarra, osatzeko hauteskunde prozesua amaitzeko, baina dagoeneko argitu da Joseba Egibar izango dela erakunde horretako lehendakaria. Izan ere, jeltzaleen Gipuzkoako 58 herri batzarretako 33tan egin da dagoeneko bozketa, eta haietatik 29tan Egibar nagusitu da; halaber, 91 ordezkari eskuratu ditu, eta 178 dira guztira. Juan Mari Juaristi aurkariak, berriz, hiru Uri Buru Batzarren babesa jaso du, eta 12 ordezkari erdietsi ditu. Oraindik 26 herri batzar falta dira bozak egiteko, baina Egibarrek jada bermatuta dauka gehiengoa.

2004ko maiatzaren 8a
16:28
Entzun
EAJko iturriek agertu dutenez, "zalantzarik gabe" Joseba Egibar izango da Gipuzku Buru Batzarreko hurrengo lehendakaria. Izan ere, 58 herri batzar ditu EAJk Gipuzkoan, eta horietatik 33tan egin da dagoeneko bozketa: 28tan Egibar nagusitu da, hirutan Juan Mari Juaristi, eta beste batean berdinketa gertatu da. Beraz, 26 batzar daude oraindik bozketa egiteko —hilaren 13 arteko epea dute—, baina ja argi geratu da Egibar izango dela irabazlea. Izan ere, nagusitu den 29 herri batzar horien bidez, Gipuzkoako batzar nagusian 91 ordezkari izango dituela bermatu du Egibarrek, eta guztiraordezkari 181 dira. Beraz, gehiengoa, dagoeneko, bere esku du. Juaristik, berriz, 12 ordezkari baino ez ditu erdietsi orain arte.

Jeltzaleen zuzendaritza nagusia EBB Euzkadi Buru Batzarra berritzeko hauteskundeetan, lehendakari izateko hautagai izan zen Egibar baina Josu Jon Imaz nagusitu zitzaion. Juan Mari Juaristi Imazen aldeko hautagaia da.

Bizkaian, berriz, Iñigo Urkulluk gaur hartu du Bizkai Buru Batzarreko presidente kargua, Egibarren aldeko Iñaki Zarraoarekin lehian hauteskundeak irabazi ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.