EAE-ko Estatutu Proposamena

Egibar: "Uneotan ez dago hauteskundeak aurreratzeko inolako asmorik"

EAJko legebiltzarkide Joseba Egibarrek adierazi duenez, "uneotan ez dago hauteskundeak aurreratzeko inolako asmorik. Hauteskudeen eguna Ibarretxek eta bere gobernua sustengatzen duten alderdiek erabakiko dute". Eusko Jaurlaritza garrantzia handiko proiektuetan lanean ari dela azpimarratu du Egibarrek. "Espainiako Kongresuak plana atzera bota arren, ezin da gobernu honen jarduera eten. Uneotan garrantzia handiko proiektuen ari da lanean gobernu hau, eta proiektu horiek legegintzaldi hau amaitu aurretik onartzea komenigarria izango litzateke".

2005eko urtarrilaren 27a
13:24
Entzun
Otsailaren 1ean Estatutu Berrirako Proposamena defendatzera Espainiako Kongresura inor ez bidaltzea ere aukera bat dela aitortu du Egibarrek. "Aukera hau besteak bezain zilegia da. Jakin badakigu Espainiako Kongresura sartu eta berehala ateak itxita izango ditugula. Beraz, ordezkaritzarik ez bidaltzea ere aztertu beharra dago".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.