Egibarrek dio Ibarretxek ez diola uko egin lehendakarigai izateari
Gezurtatu egin du zenbait hedabidek esandakoa, eta esan du ez duela batzordearen proposamena jaso
Juan Jose Ibarretxek EAJren lehendakarigai izateko lehian parte hartuko duen edo ez ez du argitu nahi izan Joseba Egibar GBBko presidente eta hautagaia aukeratuko duen batzordeko kideak. Zenbait hedabidek zabaldu dutenez, Ibarretxe Sabin Etxera joan zen aurreko astean, aukerari uko egitera, baina Egibarrek Euskadi Irratian esan du horrelakorik ez dela gertatu, «[batzordearen] proposamenik jaso ez duelako». EAJren afiliatuek proposatutako 25 izenen artean Ibarretxe dago. Egibar kide den batzordeak izen bat aukeratuko du hil honetan, ondoren, afiliatuen artean bozkatua izan dadin. Atzo bildu zen lehenengo aldiz batzordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu