Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteak Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariari lehengo astean akordioa lortzeko ezezkoa eman ondoren, Joseba Egibar EAJren GBBren buruak uste du pentsatu beharrekoa dela hurrengo urtean Espainiako hauteskundeei begira oro har Ibarretxeren proposamenaren alde daudenen artean "formula politikoa zehaztea edo koalizioa egitea, baldin eta alderdien arteko gogoetek bat egiten badute. Ibarretxeren ekimenaren aurka daudenak dagoeneko bat eginda daude".
Gaia EAJren mahai gainean dagoela adierazi du ETB2n El Punto saioan, eta beste alderdien mahaietan ere badagoela uste duela. "Hala ere, ni ez naiz inor beste alderdiei koalizioa egiteko proposatuko diegun edo ez esateko".
Begoña Lasagabaster EAk Espainiako Kongresuan daukan diputatuak esan du bere alderdiak ez duela halako gairik eskuartean. "EAJk proposamenik badu, egin dezala".
2008ko martxoan izango dira boz horiek. Ibarretxek 2008ko ekainerako nahiko luke Espainiako Gobernuarekin akordioa indarkeria ezaz eta erabaki eskubideaz.
2004ko hauteskundeen atarian Batasunak abertzaleen arteko bat egitea proposatu zuen. Ez zen gauzatu.
Politika
Egibarrek dio pentsatu beharrekoa dela koalizio zabala egitea Espainiako hauteskundeetan
Ibarretxeren proposamenaren alde daudenek egingo lukete bat EAJren GBBren lehendakariaren arabera, eta gogoeta hori egin beharra dagoela esan du. Gaia alderdien mahaian dagoela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu