Joseba Egibar EAJko Gipuzku Buru Batzarreko presidenteak gaur esan du PSE-EEk eta PPk hilaren 14an edo 15ean sartuko dutela Xabier Agirre (EAJ) Arabako ahaldun nagusiaren aurkako zentsura mozioa, PP jartzeko agintean.
Antonio Basagoiti PPko EAEko presidenteak berretsi egin du Arabako ahaldun nagusiaren aurkako zentsura mozioa PPko hamabost batzarkidek "aspalditik" sinatuta eta prest dutela. Basagoitik nabarmendu du orain PSE-EErekin akordio bat lortzen saiatzen ari direla.
2007ko ekainaren 16tik da Agirre ahaldun nagusia, EArekin eta Aralarrekin akordioa egin ondotik. Gutxiengoan ari da gobernatzen. Urte bereko maiatzeko foru hauteskundeetan hirugarren indarra izan zen EAJ (14 batzarkide, 39.010 boto). Aurrena PP (15 batzarkide, 39.761 boto), bigarrena PSE-EE (14 batzarkide, 39.596 boto). Biok dute gehiengoa Batzar Nagusietan -51 batzarkidek osatzen dute erakundea-. EAk bi batzarkide ditu, Aralarrek 1. Bestetik, EAE-ANVk 4 eta EBk 1.
Patxi Lopez (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako lehendakariari "ezegonkortasuna" sustatzea egotzi dio Egibarrek, lehendakari kargutik PPrekin Arabako Foru Aldundiko balizko aldaketaren negoziazioak egin dituelakoan.
Politika
Egibarrek dio PSEk eta PPk hilaren 14an edo 15ean sartuko dutela Arabako zentsura mozioa
Xabier Agirreren aurkako zentsura mozioa "aspalditik" sinatuta dutela berretsi du Basagoitik. EA eta Aralarrekin ari da gobernatzen Agirre jeltzalea, gutxiengoan. Hirugarren indarra izan zen EAJ 2007ko foru hauteskundeetan. PP izan zen irabazlea, sozialistak bigarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu