Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak adierazi du "[ETAren] terrorismoa laster bukatu" egingo dela, baina ez Espainiako Gobernua edo PSOE erakunde armatuarekin hizketan ari delako, bere ustez Batasuna "bide politikoen alde" lanean ari delako baizik. "Gobernuak edo PSOEk ETArekin hitz egitea kaltegarria litzateke gaur. Izan ere, ezker abertzalean eboluzioa dago, laster bakera eramango gaituen eta erakunde terrorista geratzera eramango duen eboluzioa. Orain arte gertatu ez dena gertatzen ari da. Hau da, beso politikoak 'nahikoa da' esan du, Batasunak bide baketsuak erabiliz egingo du politika eta, ETAk eginahalean segitzen badu, Batasunari aurre egiten bukatuko du".
LaSexta Espainiako telebista katean egin ditu adierazpenok Egigurenek. Azkeneko bake eta normalizazio prozesuan protagonista nagusietakoa izan zen hura.
politika
Egiguren: "Batasunak 'nahikoa da' esan du eta bide baketsuak erabiliz egingo du politika"
PSE-EEko presidentearen ustez, gaur egun "kaltegarria" litzateke Espainiako Gobernuak ETArekin hitz egitea, "laster bakera eramango gaituen eta erakunde terrorista geratzera eramango duen eboluzioa baitago ezker abertzalean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu