Egigurenek "alderdi guztiak legearen barnean" egotea gustatuko litzaiokeela adierazi du, horretarako "joko arauetan sartzea Batasunaren esku dagoela" aurreratu du. PSE-EEko presideneteak adierazpenik"La crisis vasca.Entre la ruptura y el dialogo" bere azken liburuaren aurkezpenean egin ditu.
Agerpen berean nazionalistek "lurraldetasuna eta autodeterminazioa" bezalako gaietan beraien planteamenduak mantentzen badituzte akordio batera iristea "ezinezkoa" izango dela azaldu du. "Deigarria da bere esperientzia eta errealitateren irudi garbiarekin EAJk gure jarrera behartu nahi izatea, akordioak ez dira printzipioetan lortzen, akordiak praktikoak dira eta alde bakiotzari bere printzipioak defendatzen jarraitzeko eskubidea onetsi behar zaio".
Egigurenen irudiko Ibarretxeren Plana eta Euskadik Europar Batasunean izan behar duen lekua bezalako gai sakonak " negoziagarriak" dira. Egigurenek azaldu duenez "Euskadik akordioak behar ditu nazionalista eta sozialisten artean"
PSE-EE