ETA-ren adierazpena. Erreakzioak

Egiguren: "Onena da ETAren geldialdiak bukaera datarik ez duela"

PSE-EEko presidentearen arabera, "mundu horretan iraultza" gertatzen ari da, eta "baliteke egun batean su-eten honen egiaztatzeaz eta kontrolaz hitz egiten duen agiria egotea".

2010eko irailaren 7a
19:05
Entzun
Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen ustez, ETAren adierazpenak "ez du ezer esaten, eta onena da haren geldialdiak bukaera datarik ez duela". Hark 'Loiolako hegiak' liburuan kontatzen duenez, aurreko bake prozesuan ETAk su-etena eman aurreko garaia su-etenekoa baino emankorragoa izan zen -2006ko martxoan eman zuen-, erakunde armatuak geldialdia iragarri zuenetik aurrera PSOEren gobernuak Espainiako hedabide garrantzitsuen eta PPren presioa izan zuelako. "Uste dut hanka sartzea izan zela su-etena publiko egitea", dio liburuan.

Hain zuzen, ETAk igandean jakinarazi zuen eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua duela. PSEko burua baikor dago aurrera begira, "mundu horretan iraultza" gertatzen ari delako, eta "baliteke egun batean su-eten honen egiaztatzeaz eta kontrolaz hitz egiten duen agiria egotea". Adierazi du ezker abertzalearen "asmoetakoa udal hauteskundeetara joatea" dela, "baina mugimendua sakonagoa da". Egigurenen arabera, azkeneko bake prozesua bukatu zenean "ohartu" zen ezker abertzalea "hortik inora ez zihoala, eta bide bakarrak instituzioanala eta demokratikoa direla".

Espainiako Gobernuak orain ez luke politika aldatu beharko, haren ustez; "Batasunak eta bere jendeak eman behar dituzte pausoak". Dena dela, aitortu du Euskal Herrian "gauzak" egin beharko liratekeela; "izan ere, azkenean arazoa Euskal Herrian konpondu beharko da eta ez Espainiako Gobernuaren eta ETAren artean". Hala, iritzi dio Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak (PSE-EE) "protagonismo handiagoa" hartu eta "prozesua lideratu" beharko lukeela.

Onda Cero irrati katean egin ditu adierazpenok Egigurenek, gaur.

Jaurlaritzak berdin segituko du

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du eurek "politika antiterrorista berarekin" segituko dutela, eta horrek "Patxi Lopezen lidergoa" izango duela. Egigurerenak "iritzi pertsonalak" direla esan du Mendiak.

Bide batez, ETAk emandako pausoa nahikoa ez dela berretsi du Jaurlaritzak, eta armak behin betiko eskatu dio berriz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.