Egigurenek dio ez legeztatzea "anekdota bat" dela, "ezker abertzalearen apustu zintzoak" duelakoan garrantzia

2011ko martxoaren 24a
16:09
Entzun

Nahiz eta lehengo astean Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburu eta alderdikideari Euskal Herriko egoera politikoan "ausardia politikorik ez izatea" leporatu zion, Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteari "anekdota txiki bat" dela iruditzen zaio Gorenak Sortu erregistratu ez izana, gaur Ser irrati katean esan duenez.

Ezker abertzalearen apustu politiko berriari ematen dio garrantzia Egigurenek. "Uste dut [ezker abertzalearen] bidea atzeraezina dela dagoeneko, eta [Gorenaren erabakiarekin] ez da dramatizatu behar. Izan ere, haren bakerako apustua zintzoa bada —eta hala dela deritzot—, orain legeztatu edo lau hilabete barru legeztatu, hori anekdota txiki bat da. Ez nago kezkatuta".

PSEko buruak azaldu du berak nahiago lukeela Gorenak Sortu legeztatu izan balu, "azkartu" egingo lukeelakoan bakerako bidea. Haren ustez, ezker abertzaleari berari "ez zaio askorik axola" auzitegiaren erabakia. "Abertzaleen indarren iturria biktimismoa da".

Uste du ezker abertzalea maiatzeko bozetan izango dela, "beste formula batzuk aurreikusita dauzkatelako eta ezinezkoa izango delako bide denak ixtea".

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.