Enrique Molina fiskalak esan duenez, litekeena da Egin egunkariaren inguruko dokumentuak Auzitegi Nazionalean izan ziren uholdeetan galtzea, eta berak kopiak dituen arren, onartu du horien erabilpena ez litzatekeela oso legezkoa izango. Dena den, epaileak horiekin aurrera egitea erabaki du. Jose Mari Elosuak, defentsaren abokatuak, dokumentu horiek inork ikusi ez dituenez, ez direla existitzen erabakitzeko eskatu dio epaimahaiari.
Datorren astelehenera arte atzeratu egin da epaiketa, dokumentuen kopia horiek aztertu ahal izateko. Bitartean, defentsak helegitea jar dezake.
Hori erabaki aurretik, gizeko saioaren hasieran fiskalaren lekuko den polizia deitu du epaimahaiak deklaratzera, baina gaur ere ez da agertu, eta beraz, fiskalak uko egin dio.
18/98 auzia