Egindako ahaleginak merezi duela erakusteko unea
Higgs bosoiaren aurkikuntzari balioa emateko fisikariak dira pertsona egokienak, baina, ukaezina da aukera bikaina ere badela LHC Hadroien Talkagailu Handiaren balioa azaltzeko ere, are gehiago krisi garaiotan, kontutan izanda zenbat diru joan den hura eraikitzeko. Horregatik, CERNeko arduradunek atzoko prentsaurrekoan behin eta berriz azpimarratu zuten azeleragailuaren eta haren inguruan ezarritako detektagailu ikusgarrien baliagarritasuna. Lurpean ehun metrora, Frantzia eta Suitza arteko mugan dago 20 urteko lanaren ostean zientzia ikerkuntzarako eraikitako inoizko makina handiena, 27 kilometroko diametroa duen eraztuna. 80 herrialdetako zientzialariak jarduten dira han. Jada itxitako AEBetako Tevatron azeleragailuarekin ere nolabaiteko lehia izan du, nork bilatu aurrena bosoi bedeinkatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu