Udalak plazaratutako ohar batean dagoeneko Gipuzkoako Foru Diputazioari gertaeraren berri eman diotela agetu du. Gainera, “eraikuntzaren balio arkitektonikoa eta historikoa kontutan hartuz Alde zaharraren barruan eraikuntza enbalematikoa dena" lehengo egoerara itzultzeko egingo diren lanen eta jarduera publikoen jarraipena egingo du Udalak.
Eraikinak su hartu eta berehala hasi zituen Udalak kaltetuak izan ziren lau familiei berriz ostatua bilatzeko lanak. Bizilagunetatik bakar batek nahi izan zuen hotel batera joan; gainerakoek nahiago izan zuten senideen edo lagunen etxeetan igaro gaua.
Hernaniko Udalak suhiltzaileek, udaltzainek eta instituzioek egindako lana eskertu du, eta "zorionez" ez dela inor zauritu nabarmendu du.
Gertakaria
Egino etxeko sutea istrpuz piztu zela uste du Hernaniko Udalak
Suhiltzaileen txoztena heldu arte, ez dira ezagutuko Hernaniko (Gipuzkoa) Egino etxean atzo gertatutako sutearen egiazko arrazoiak. Hala ere, istripuz piztu zela uste duela agertu du gaur Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu