EGITARAUA

2015eko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Egitarau trinkoa prestatzen ari dira hilaren 18an ospatuko duten Gora Gasteiz egunerako. Hiriguneko zazpi eremutan hamaika jarduera egingo dituzte, helburu argi batekin, plataformako kideek azaldu dutenez: «Kaleak okupatuko ditugu, eta harrotasunez betetzen gaituen Gasteiz hori ikusarazi eta praktikan jarriko dugu». Hona hemen jarduera nagusiak:

Apirilaren 18

Ekitaldi nagusia. Askotariko proposamenak egongo badira ere, ekitaldi bat nabarmendu dute antolatzaileek: aniztasuna ikusarazteko kalejira bat egingo dute, 13:30ean, Foru Plazatik Andre Maria Zuriaren plazaraino.

Aihotz Plaza. Mila eta bat jokoen txokoa jarriko dute, haurrentzako lantegi, jolas eta hamaika ekintzekin. 12:00etan Irrien Lagunak izango dira, besteak beste.

Foru Plaza. Kirolak, musikak eta dantzek bat egingo dute, goizetik iluntzera arte.

Posta Plaza. Elkarteen eta taldeen gunea egokituko dute.

Andre Maria Zuriaren Plaza. Jatorri askotako bizilagunen topaketa egingo dute tearen bueltan, 17:00etan.

Gasteizko Gaztetxea. Argazki erakusketa egingo dute goizean. Arratsaldean, berriz, kontzertuak izango dira, 16:30etik gauerdira arte.

Etxauri Plaza. 11:00etan Sukaldean solasean ekinbidea jarriko dute martxan; 14:30ean hasita, munduko bazkariak eskainiko dituzte.

Probintzia Plaza. Musika, dantzak eta olerkiak egongo dira egun osoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.