Gabonetako loteriaren zozketa 9:00etan hasi da Madrilen eta dagoeneko banatu ditu sari nagusiak. Lehenengo saria 78294 zenbakia da eta oso-osorik Madrilen egokitu da. Bosgarren sarietako lauren zatiak, berriz, Barakaldo, Sestaon (Bizkaia), Gasteizen eta Donostian tokatu dira. Guztira 2.320 milioi euro banatuko dira.
Hauek dira sari nagusiak:
Lehenengo saria. 78294.
Bigarren saria. 53152.
Hirugarren saria. 10104.
Laugarren saria. 29013, 69393.
Bosgarren saria. 77607, 43802, 51972, 49271 (Barakaldo eta Sestaon), 57580, 31821 (Gasteizen), 06679 (Donostian), 34030 (Donostian).
Urtero abenduaren 22an egiten den loteriaren zozketa berezia da, 1811n sortua. Sistema tradizionalari jarraitzen dio: bonbo batean zenbakiak sartzen dituzte, eta bestean sariak. Bi bonboetako bolak batera aterata erabakitzen dute zenbaki bakoitzari dagokion saria. Urtean zehar egiten diren loterietan baino sari handiagoak eskaintzen dituzte.
Gabonetako loterian saridun gertatzeko aukera %5,68koa da. Izan ere, 85.000 zenbakitatik 13.334k dute saria; 71.666k ez dute ezer ere jasotzen. Lehen saria irabazteko probabilitatea %0,12 baino txikiagoa da.
gizartea
Eguberrietako loteriako bosgarren sarietako lau Barakaldo, Sestao, Gasteiz eta Donostiara
49271 zenbakia, 31821a, 06679a eta 34030a dira bosgarren sari horiek. 78294 da lehenengo saria eta oso-osorik Madrilen egokitu da. Goizeko bederatzietan ekin diote zozketari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu