Eguerdi aldera tzali dute gaur goizean Antsoainen (Nafarroa) piztu den sutea. 06:15ean piztu da sua Macru enpresan. Bi ordu baino gehiagoz izan dira suhiltzaileak sua itzaltzen. Oraindik argitu gabe daude sua piztea eragin duten arrazoiak. Ez da zauriturik izan, baina hainbat anbulantzia ere hurbildu dira ingurura badaezpada ere.
Egur piezak egiten dituzte enpresa horretan eta material horrek sua hedatzen lagundu du. Suhiltzaileen lan azkarrak, baina, eragotzi egin du sua gehiago hedatzea. Enpresaren hiru industria-barneetatik bakarra kiskali da, 100 bat metro karratu.
Zallan ere (Bizkaia) sutea piztu da Oreña auzoko etxalde batean, eta barruan zeuden animali guztiak hil dira. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 80 untxi, 40 oilo, bi arkume eta hiru txakur hil ditu suak. Goizaldeko 01:00ak inguruan hais da sutea, lehen datuen arabera inguruan piztuta zegoen su batek eraginda.