'Egunkaria' eta 'Egin' hizpide izango ditu Euskal PENek Glasgown

Erredakzioa
2008ko apirilaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal PENeko zuzendaritzako kide Urtzi Urrutikoetxeak eta Lutxo Egiak Writers in Prison Committee batzordeko bileran parte hartuko dute asteburu honetan, Glasgown (Eskozia). WIPC-ren eskariz, Egin eta Egunkaria-ko kazetarien egoerari buruzko txostena aurkeztuko dute; hain zuzen, Egin-eko zuzendaria, Jabier Salutregi, eta zuzendariordea, Teresa Toda, kartzelan direla eta Euskaldunon Egunkaria-ko kideek bide beretsua segitu dezaketela azalduko dute bi euskal ordezkariek batzordean.

Haren babesa jasotzea da Euskal PENen helburua, heldu den irailean Kolonbian egingo den International PEN kongresuan euskal kazetarien aldeko ebazpena aurkeztu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.