egunkaRIA AUZIA

'Egunkaria libre!' aldarrikatu dute kazetako langile ohiek, Donostian

'Egunkaria'-ko behargin izandakoez gain, hainbat lagun elkartu dira; besteak beste, Jesus Uzkudun, Josu Txueka, Joxan Lizarribar eta Sabino Ormazabal izan dira Bulebarrean egin duten elkarretaratzean. Auzipetuetatik Martxelo Otamendi eta Iñaki Uria.

2009ko abenduaren 26a
16:40
Entzun
Egunkaria-ren epaiketaren aurkako beste elkarretaratze bat egin dute gaur: Egunkaria-ko langile ohiek Donostian, Bulebarrean. Hainbat lagun joan dira babesa eskaintzera eta, kazetako langile izandakoez gain, besteak beste, Jesus Uzkudun Euskadiko CCOOko zuzendaritzakidea, Josu Txueka historialaria, Joxan Lizarribar EKTko Administrazio Kontseiluko lehendakaria, Sabino Ormazabal Bidea Helburuko kidea eta Mikel Elorza abokatua izan dira.

Martxelo Otamendi eta Iñaki Uria Egunkaria auziko auzipetuak ere han izan dira, eta kazetaren auzi ekonomikoko Mikel Sorozabal, Ainhoa Albisu, Begoña Zubelzu eta Joxe Mari Sors ere bai.

Bost auzipetu itxierari buruzko auzian

Egunkaria auzia-n kazetaren itxierari buruzko epaiketa abenduaren 15ean hasi zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. Urtarrilaren 12an egingo da hurrengo saioa.

Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka.

Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa.

Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).



=b2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'=b

2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.