Egunkaria-ren epaiketaren aurkako beste elkarretaratze bat egin dute gaur: Egunkaria-ko langile ohiek Donostian, Bulebarrean. Hainbat lagun joan dira babesa eskaintzera eta, kazetako langile izandakoez gain, besteak beste, Jesus Uzkudun Euskadiko CCOOko zuzendaritzakidea, Josu Txueka historialaria, Joxan Lizarribar EKTko Administrazio Kontseiluko lehendakaria, Sabino Ormazabal Bidea Helburuko kidea eta Mikel Elorza abokatua izan dira.
Martxelo Otamendi eta Iñaki Uria Egunkaria auziko auzipetuak ere han izan dira, eta kazetaren auzi ekonomikoko Mikel Sorozabal, Ainhoa Albisu, Begoña Zubelzu eta Joxe Mari Sors ere bai.