'EGUNKARIA AUZIA'

'Egunkaria libre!' aldarrikatu dute politikariek

Joseba Egibar, Aintzane Ezenarro, Pello Urizar, Maria Carrera, Aitor Bezares edota Anparo Lasheras izan dira gaur Gasteizko elkarretaratzean, 'Egunkaria libre!' lelopean. Duela bi aste euskal zinemako hainbat lagunek egin zuten epaiketaren aurkako elkarretaratzea, Donostian. Lehengo ostiralean, berriz, kirolariek, haiek ere Donostian.

2009ko urriaren 9a
22:27
Entzun
Joseba Egibar, Nerea Antia eta Unai Grajales EAJko kideak, Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe, Jon Abril, Dani Maeztu eta Oxel Erostarbe Aralarkoak, Pello Urizar eta Lauren Uria EAkoak, Maria Carrera Hamaikabat alderdikoa, Aitor Bezares EAE-ANVkoa eta Anparo Lasheras ezker abertzaleko kidea izan dira gaur, besteak beste, Gasteizen, Egunkaria-ren epaiketaren aurkako eta auzipetuen aldeko elkarretaratzean. Erakunde publikoetako ordezkariek ere parte hartu dute, besteak beste, Lorena Lopez de Lacalle Arabako Aldundiko Kultura diputatuak eta Mikel Mintegi Ingurumen diputatuak. Mariangeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohiak ere bat egin du deialdiarekin, baita Mikel Urdangarin kantariak ere. Auzipetuak ere izan dira, Txema Auzmendi, Xabier Oleaga eta Martxelo Otamendi, esaterako. Pello Zubiria auzipetu ohia ere izan da Gasteizko elkarretaratzean. Egunkaria libre! lelopean egin dute bilkura, Andre Mari Zuriaren plazan, 13:00etatik aurrera. Egunkariaren Alde Elkarteak deitu du ekimena.

Duela bi aste euskal zinemako hainbat lagunek egin zuten epaiketaren aurkako elkarretaratzea, Donostian. Lehengo ostiralean, berriz, kirolariek, haiek ere Donostian.

=bBost auzipetuakEgunkaria auziko sumario nagusiko epaiketa azaroan hasiko da -kazetaren itxierarena-, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga daude auzipetuta, ETAko kide izatea egotzita. Fiskalak, defentsak bezala, auzia ixteko eskatu zuen. Joan Mari Torrealdai. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu dute haren aurka. Iñaki Uria. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa. Txema Auzmendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa. Martxelo Otamendi. 14 urteko espetxealdia eta 15 urteko inhabilitazioa. Xabier Oleaga. 12 urteko espetxealdia eta 14 urteko inhabilitazioa (14 urte, AVTren eskaeran).

Egunkaria-ko langile izandakoak epaiketa prestatzen hasi dira, gizartea mobilizatzeko asmoz. Herri batzordeak sustatu nahi dituzte, epaiketarako dirua bildu, mobilizazioak antolatu...

Lehengo igandean, esaterako, Donostian izan ziren, Kilometroetan, bonoak eta Egunkaria libre! elastikoak saltzen.
2003ko otsailaren 20an itxi zuten 'Egunkaria'=b 2003ko otsailaren 20an, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, Guardia Zibilak Egunkaria euskarazko egunkariaren egoitzak itxi eta hamar lagun atxilotu zituen: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi, Pello Zubiria, Xabier Oleaga, Xabier Alegria, Fermin Lazkano, Luis Goia (2006an hil zen), eta Inma Gomila. Uriak, Oleagak, Otamendik, Alegriak eta Auzmendik torturak eta tratu txarrak jaso zituztela salatu zuten epailearen aurrean. Bostek jarri zuten salaketa, eta guztiak artxibatuta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.