egunkaRIA AUZIA

'Egunkaria.info/international' sortu dute, atzerria auziaz informatzeko

Guneak atal finkoak eta albistegia dauzka Egunkariaren Alde Kultur Elkarteak sortutako atariak, eta berri bakoitza sartu orduko Internetez automatikoki helduko zaie ehunka kazetari eta erakunderi euren postara. Gaztelera, frantsesa, ingelesa eta katalana dira batik bat erabilitako hizkuntzak.

2009ko abenduaren 3a
20:29
Entzun
Egunkariaren Alde Kultur Elkarteak beste atari digital bat jarri du abian gaur: egunkaria.info/international. Gaztelera, frantsesa, ingelesa eta katalana dira batik bat erabilitako hizkuntzak, eta "helburua, atzerriko kazetariak, erakundeak eta beste auziaz informatzea da".

Guneak atal finkoak dauzka (auzipetuez datuak, auziko jakingarriak, erakundeen adierazpenak, hedabideetako artikululak, auziko manifestuak, argazki bildumak, bideoak...) eta albistegia. Atal finkoak osatzen joango dira. Albisteei dagokionez, berri bakoitza sartu orduko Internetez automatikoki helduko zaie atzerriko ehunka kazetari eta erakunderi euren posta helbideetara: albiste hori bera, egunkaria.info/international-en aipamena eta harremanetarako telefono zenbakia.

Egunkariaren Alde Kultur Elkarteak egunkaria.info webgunea ere badu.

Abenduaren 15ean hasiko da Egunkaria-ren itxierari buruzko epaiketa, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi eta Xabier Oleaga dira auzipetuak, ETAko kide izatea egotzita. 12 eta 14 urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte haien aurka AVT eta Dignidad y Justicia herri akusazioek. Defentsak eta fiskalak auzia artxibatzeko eskaera egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.