Milaka eta milaka lagun batu ziren atzo Gipuzkako ikastolen festan, Kilometroetan, Iruran (Gipuzkoa). Ziurrenera, herri horretan inoiz izan den jendetzarik handiena bildu zen atzo, 1.500 biztanle eskaseko herria baita Irura. Nolanahi ere, atzoko antolaketa ikusita handia dela erakutsi du.
Goizean goizik hasi zen jendea hurbiltzen, baina eguraldia lagun, ordu askoz luzatu zeneuskaltzaleen iritsiera. Goizeko bederatzi erdietan ekitaldi ofizialarekin abiatu zuten festa -Kike Amonarriz telebistako aurkezle ezaguna izan zen ekitaldiaren gidaria-, eta eguerdian, bazkal garaian, ibilbidea zabaldu egin behar izan zuten Irura eta Anoeta batzen dituen zubian jendearen emana handia zelako.
Dozenaka ekitaldi izan ziren egun guztian ibilbidean zehar banatuta, eta Irurara joandakoek giro paregabean igaro ahal izan zuten festa. Eraikitzen izan da aurtengo Kilometroen leloa, eta hain zuzen ere, Iruran ikastola berria eraikitzeko izango da bildutako dirua.
Eguna nola joan zen ikusita, antolatzaileak pozik agertu ziren: "balorazioa bakarra da: ona, oso ona", agertu zioten atzo Tolosaldekohitza.info-ri. "Etorri den jende andana kontuan hartuta, eta Kilometroak-08k eskaini duen zerbitzuari erreparatuta, irakurketa ona besterik ezin da egin", erantsi zuten.
Datorren urtean, berriz, Donostiako Zurriola Ikastolak antolatuko du Kilometroak. Besteak beste, beren ikastetxean batxilergoa eman ahal izateko azpiegitura lortzea izango da helburua.
Euskara
Eguraldia lagun, milaka lagun Irurako Kilometroetan
Giro paregabean igaro zen eguna, eta pozik agertu dira antolatzaileak. Donostiako Zurriola Ikastolak hartu du datorren urteko kilometroak antolatzeko lekukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu