Ingurumena

Eguzkik salatu du Urola ibaira odola isuri dutela

Talde ekologistak uste du isurketak Urkaiko hiltegian duela jatorria. Uraren Euskal Agentziak ikerketa abiatu du.

Urola ibaia odolez zikinduta. EGUZKI
2022ko abuztuaren 24a
16:55
Entzun

Eguzkik Urola ibaira egindako beste isurketa bat salatu du. Ibaia Zestoako (Gipuzkoa) Iraeta auzotik igarotzen den tokian izan da isurketa, eta Eguzkik uste du litekeena dela Urkaiko hiltegian izatea jatorria. Eguzkik nabarmendu duenez, Urolak egun hauetan ur gutxi darama, eta kutsaduraren eragina gehiago sumatzen da ibaiaren ekosisteman.

Talde ekologistak gaineratu du ez dela odola ibaira iristen den lehen aldia, eta uste du odola isurtzea «ia % 100 saihestu» daitekeela. Izan ere, gogorarazi du odol lehorra aspalditik erabiltzen dela nekazaritzan eta lorezaintzan ongarri gisa, eta nekazaritza ekologikoan baimendutako produktuen artean dagoela.

Eguzkik Uraren Euskal Agentziari eman dio isurketaren berri, eta gertatutakoa ikertuko du erakundeak.








Hori dela eta, Urkaiko hiltegiari –atzo albiste izan zen, ganadua ahalik eta sufrimendu txikienarekin sakrifikatzen dela kontrolatzeko kamerak jarri dituelako barruan– eskatu dio beharrezko baliabideak jartzeko horrelako isurketa bat berriro gerta ez dadin.

Hainbat egunetan odol isuria antzeman dugu Urola ibaira, Iraeta auzotik, Zestoan. Ura agentziarekin harremanetan jarri dira, eta haiek, bertaratu eta ikerketa bat abiatu dute. Gogorarazi nahi dugu ez dagoela baimenik ibaira zuzenean odol isurketak egiteko. Litekeena da Urkaiko hiltegitik isuri izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.