EH Baik euroaginduak bukatzeko exijitzen die Frantzia eta Espainiari
«Euroaginduak segidan kentzeko, ezohizko legeen ezeztatzeko eta edozein abertzaleren kontrako errepresioa gelditzeko» exijitzen die EH Bai zerrenda abertzaleak Frantziako eta Espainiako estatuei. «Fermuki» gaitzetsi dituzte aste honetako Segiko zazpi gazteen atxiloketak.Euroaginduen bidez gauzatzen den «askatasunaren aurkako politika» salatu du EH Baik agiri baten bidez. Horrez gain, atxiloketen baldintzak ere salatu ditu. Oroitarazi dute bake prozesu bat martxan dela, eta errepresioak islatzen duela estatuak horrekin ez daudela ados.Segiko militanteak sostengatu dituzten hautetsi guztiak zoriondu ditu EH Baik. Horrez gain, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak gazteen atxiloketak «onartezintzat» jo ditu, eta gehitu Europan inon ez delahorrelakorik gertatzen. Horrela azaldu zuen atzo Info 7 irratian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu