Ian Hudgton Eskoziako Alderdi Nazionalistako presidenteak bideo baten bitartez EH Bilduri babesa adierazi dio, eta euskal gizartea "Euskal Herrirako gizarte proiektuan eta proiektu nazionalean" parte hartzera gonbidatu du.
Independentziaren aldeko mezua zabaldu du bideoan, eta azaldu du hori dela "irtenbide onena" Euskal Herriarentzat eta Eskoziarentzat; "Nazio garen heinean, dugun eskubidea da, eta inork ezin dizkio traba edo mugak jarri".
Hudgtonek azaldu du Euskal Herriaren etorkizuna "euskal herritarren esku soilik" dagoela eta datozen hauteskundeetan boto gehien izango duen alderdia EH Bildu izango dela; "munduko zorte guztia bidaltzen diogu Eskoziatik EH Bilduri".