EH Bilduk euskararen arloan murrizketak egitea leporatu dio Jaurlaritzari

Irale programa sendotu beharrean, Hezkuntza Sailak programako irakasleen herenak baino gehiago zerbitzutik kanpo utziko dituela salatu du koalizioak.

Maddalen Iriarte kanpainako ekitaldi batean. JAIZKI FONTANDEDA/FOKU
2020ko uztailaren 16a
13:54
Entzun 00:00:0000:00:00

Hauteskunde kanpainan zehar murrizketak egongo zirela ukatu arren, Hezkuntza Sailean, Irakasleak Alfabetatu eta Euskalduntzeko Programan (Irale), zerbitzutik kanpo geratu da langileen herena. Programatik kanpo geratu diren langile horiek ordezkapen zerrendetara bidaliko dituzte.

EH Bildu koalizioaren ustez, murrizketa «latzak» egin dituzte. Gehitu dute «euskarririk gabe» utzi dituztela Euskara Zerbitzua eta euskararen normalizazioa. Larritzat jo dute egoera «ezegonkorra» duten irakasleen eta, oro har, euskararen aurka egitea.

Urkulluren eta EAJren diskurtsoa «hipokritatzat» jo du koalizioak, eta EH Bildutik euskararen normalizazioaren aldekotasuna berretsi dute. Horretarako, Euskara Zerbitzua sendotu eta Irale eta antzeko proiektuak «zabaldu behar direla» adierazi dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.