Baionako adierazpena

EH Bilduk Ipar Euskal Herriko akordioa "eredugarritzat" jo du

Maribi Ugarteburu legebiltzarkideak adierazi du Ipar Euskal Herriko ia eremu politiko osoak sinatutako adierazpenak "gatazkaren konponbiderako iparrorratza" dakarrela.  

Maribi Ugarteburu EH Bilduko legebiltzarkidea, Ipar Euskal Herriko akordioa baloratzeko egindako agerraldian. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 26a
15:07
Entzun

Baloratu egin du EH Bilduk joan den ostegunean Ipar Euskal Herriko ia eremu politiko osoak sinatutako akordioa. Maribi Ugarteburu koalizioko legebiltzarkideak "lehen mailako gertakari politikoa" dela esan du, eta Euskal Herri osorako "eredugarria" dela azpimarratu. Alde horretatik, Baionako adierazpenak Nafarroan eta EAEn ere akordioen beharra dagoela erakusten duela nabarmendu du. 

Ugarteburuk Ipar Euskal Herriko akordioak "gatazkaren konponbiderako iparrorratza" dakarrela ere esan du, eta mahai gainean jarri du sinatutakoaren garrantzia: "Gatazkaren behin betiko konponbidea denoi dagokigun gaia dela erakutsi du". 

BERRIAk Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusiari egindako elkarrizketaz galdetuta, Otegik "bete-betean asmatu" duela adierazi du Ugarteburuk. Era berean, estatuarekin akordioak lortzera itxoin gabe askapen prozesua abiatzeko ideiarekin bat egin du EH Bilduko legebiltzarkideak: "Horretaz ari gara herri aske bezala etorkizuna diseinatzeko euskal bideaz hitz egiten dugunean, badakigulako ez dugula estatuen oniritzirik izango". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.