Aurrekontuak

EH Bilduk ohartarazi du aurrekontuek murrizketa sozialik gabekoak behar dutela izan

Aurrekontuen eztabaida "instituzioen lau hormetatik harago" eramateko borondatea agertu du koalizioak.

Adolfo Araiz eta Oihane Zabaleta, prentsaurrekoan. EH BILDU
2016ko azaroaren 8a
15:29
Entzun

Aurrekontuei buruz denekin hitz egiteko prest agertu da EH Bildu, baina bi baldintzekin, batetik horiek ezin dituztela murrizketa sozialak eragin eta bestetik negoziazio horien barruan erreforma fiskala ere aztertzea. "Aurrekontuen eztabaidak instituzioetako lau hormetatik harago joan behar duela uste dugu”, zehaztu du koalizioak, eta gogorarazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan iragarritakoa baino 500 milioi gutxiago bildu dela eta, beraz, inbertsioak ere txikiagoak izango direla. Horiek hala, Nafarroak zabaldutako bideari jarraituz, erreforma fiskala egiteko beharra gogorarazi dute.
Bi irizpide horiek oinarri moduan hartuta, aurkeztutako aurrekontu proposamenak aztertzen ari da EH Bildu. "Herri akordio zabalak lortzea da helburua. Nafarroan posible izan da. Har dezagun eredu bezala eta aurrera egin dezagun ezinean ari garen eremu horietan ere”, adierazi du koalizioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.