Eudel elkarteko zuzendaritza bilera batera deitu du EH Bilduk. Koalizioaren ustez, ez da «zilegi» udaletako indar politiko nagusiabaztertzea udalak ordezkatu nahi dituen elkarte batetik. Azaldu dutenez, Eudel osatzen duten PSE-EEri eta EAJri proposamen zehatzak egin dizkie, baina haiengandik jaso duten erantzun bakarra isiltasuna izan da.
EH Bilduk salatu du udal askotan arazoak areagotu direla krisi ekonomikoaren ondorioz, eta bitarte horretan isilik egon dela Eudel: «Inposaturiko murrizketen aurrean isilik egon da, zerbitzu publikoen aurkako erasoen aurrean isilik... Non dago udalak babestu behar dituen elkartea?».
EH Bilduko ordezkariek bilera batera deitu du Eudelen zuzendaritza
Koalizioak gaitzetsi egin du Eudelen lana: «Ez da zilegi elkarteak udaletako indar politiko nagusia baztertzea»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu