EAEko Auzitegi Nagusiko Zibil eta Zigor Salak gaur adierazi du EHAK alderdi politikoaren kontra zabaldutako auzia eramateko eskumena duela, eta Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari auzia bere esku uzteko eskatu dio. EAEko Auzitegiaren iritziz, Nekane Erauskin eta Karmele Berasategi Eusko Legebiltzarreko EHAK-ko parlamentariek ustez egindako delituak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egindakoak dira, eta, hortaz, horiek aztertzea EAEko epaitegiari dagokio, ez Madrili.
Garzonek EHAKren kontu denak blokatu egin ditu aurten, eta EAEko Auzitegi Nagusiak gaur berretsi egin du neurri hori.
Juan Carlos Ramos alderdiko presidentearen, eta Jesus Maria Agirre eta Sonia Jacinto diruzainen kasuan ere ez sartzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiak Garzoni, "aurreko gaiarekin lotura baitu".
Politika
EHAKren kontrako auzia bere gain hartu nahi du EAEko Auzitegi Nagusiak
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari inibitzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu