EHNA-EAEko Auzitegi Nagusia

EHNA tramitatzeko hiru udalerrik hartutako erabakia baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Autonomi Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak Zaldibia (Gipuzkoa), Oiartzun (Gipuzkoa) eta Aulestiko (Bizkaia) udalerriek EHNA Euskal Herriko Naziotasun Aitormena tramitatzeko erabakia bailogabetu du. Hiru epai horiek Estatuko abokatuak EAEko Gobernu ordezkariaren eskariz aurkeztutako helegiteen ondorioz etorri dira. EAEKo Gobernua Ordezkaritzak EHNA tramitatzeko 27 udalerrik hartutako erabakien aurka helegitea jarri zuen, eta dagoeneko zortzi udalerriren erabakiak bailogabetu ditu.

2003ko urriaren 14a
17:17
Entzun 00:00:0000:00:00
Estatu abokatuak helegiteak sartzerakoen adierazi zuenez, naziotasun kontuak Estatuaren eskuduntza dira eta ez udalerriena. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak argudio horri arrazoi eman dio, "udalbatzarraren erabaki horrek Estatuaren oinarrizko eskuduntza bat gainditzea eta urratzea baitu helburu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.