EHUk aurrekontua aurkeztu du, 494,5 milioi eurokoa

2023ko otsailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EHUko errektore taldeak 494,5 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2023rako, iaz baino %7,4 handiagoa. Zuzenketak aurkezteko epea ireki dute orain.

Aurrekontua apirilaren 18an onartuko dute Gobernu Kontseiluan. Eta, horren ostean, Gizarte Kontseiluak oniritzia eman beharko du. Aurrekontuaren barruan dago Hezkuntza Sailetik jasoko duena: 362,9 milioi euro.

Bestalde, Gobernu Kontseiluak 2023-2024ko ikasturtean unibertsitateak eskainiko dituen masterren eta doktoretzen eskaintza onartu du. 70 doktoretza eta 100 master baino gehiago izango dira. Sei master berri eskainiko dituzte; esaterako, Bioetika eta Biozuzenbidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.