gizartea

EHUk bi modutara zuzenduko du selektibitateko azterketan nahasmena sortu duen galdera

Gaizki egindako galdera kalte egiten dien horiei ez diela aintzat hartuko erabaki du errektoretzak, baina mesede egiten dienei, bai.

2011ko ekainaren 13a
21:44
Entzun 00:00:0000:00:00

EHUko errektoretzak erabaki du euskarazko selektibitate azterketan nahasmena sortu zuen galdera bi modutara zuzentzea, eta bietan nota onena ematen duen modua jotzea ontzat ikasle bakoitzari. Modu horretan Kimikako galdera horrek sortu duen eztabaida konpondu nahi du.

Bestalde, ukatu egin du azterketan galdetegitik kanpo zegoen gairik galdetu zutela. Adituek azterketa zuzena zela esan dutela argudiatu du, eta Euskal Herriko Buletin Ofizialean azaltzen ziren baldintzak bete dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.