Genero indarkeria

EHUk genero indakeriaren aurkako protokolo berria garatu du

Euskal Herriko Unibertsitateko kide guztientzat ingurune seguru bat eraikitzea eta mantentzea du helburu; genero indarkeriatik libre egongo den espazioa.

jarraia153323.jpg
Peru Azpillaga Diez.
2018ko ekainaren 14a
07:30
Entzun

Protokoloak dakartzan berrikuntzen artean, genero indarkeria kasuetaz arduratuko den batzorde bat eratzea adosten da. Hortaz, genero indarkeriarekin lotutako gertaerak jasoz gero, unibertsitateak konpromisoa hartzen du indarkeria hori pairatu duten pertsonei laguntza eskaintzeko, horretarako beharrezko baliabideak jarriz eta irtenbide zehatzak bilatuz. Gainera, ahal den guztia egingo da indarkeria errepika ez dadin. "Protokolo berria tresna garrantzitsua izango da unibertsitatearen espazio fisikoan zein birtualean gertazten diren genero indarkerien aurka egiteko eta baita horiek pairatu dituzten kideei laguntza eta babesa eskaintzeko", azaldu du Leire Imaz EHUko Berdintasunerako zuzendariak.

EHUk gaur aurkeztu egin du hemendik aurrera indarrean izango duen genero indarkeriaren aurkako protokoloa. Prozesu parte hartzaile baten bidez garatu dute eta 300 lagun baino gehiago murgildu dira bere idazkeran. Ikasleak, irakasleak, ikertzaileak, administrazio eta zerbitzuetako langileak... denak egin dute bat 2012ko protokoloa ordezkatuko duen proiektu berri bat osatzeko. Horretaz gain, beste unibertsitate batzuetako protokoloak ere izan dira kontuan. Protokolo berrian, EHUk konpromisoa hartzen du genero indarkeriarekin lotutako jarrerak arbuiatu, saihestu eta prebenitzeko; portaera horiek desagerrarazi arte beharreko neurri guztiak hartzeko erabaki irmoarekin.

Hainbat motatako neurriak

Unibertsitateran espazio fisiko zein birtualean aplikatuko den protokolo berriak hainbat neurri barnebiltzen ditu. Alde batetik, prebentzioari berebiziko garrantzia eskainiko zaio, indarkeria kasuei aurre hartzen saiatzeko: informazioa, prestakuntza, sentzibilizazo eta kontzientziazio kanpainak, eskuliburuak... plan berriaren ardatz nagusia izango da indarkeriaren inguruko aurre lanketa egitea.

Bestetik, aipatutako batzordea sortuko da, lau kidez osatuta egongo dena: berdintasun teknikari bat, EHUren Prebentzio Zerbitzuko pertsona bat, Psikologia Aplikatuko Zerbitzuko pertsona bat eta EHUko Segurtasun Arloko zuzendaria. Batzorde horrek, hainbat neurri hartuko ditu kasuaren arabera, besteak beste, indarkeria pairatu duen pertsonaren segurtasuna eta arreta bermatzeko neurriak, salaketa jartzeko erabakian laguntzea edota espediente akademikoa zabaltzeko eskatzea. Aitzitik, indarkeria kasuetan, pertsonaren intimitatea eta duintasuna bermatuko dira momentu oro, horretarako konfidentzialtasun neurriak eskainiz. Gainera, ahal den guztia egingo da salaketa egin duen pertsona bi aldiz biktima izan ez dadin.

Indarkeria aurrekariak

Besteak beste, Martxoaren 8ko mobilizazioen harira, Leioako Unibertsitateko Mugimendu Feministak salatu zuen irakasle batek bi ikasle makil batez jo eta kalejiran zeuden gainerakoak iraindu egin zituela, kalejira haren bulegoaren aurretik igaro zenean.

BERRIAk jakin ahal izan duenez, irakasle horrek, egun, espediente disziplinario bat dauka irekita. Prozesu horrek denbora daramala azaldu dute eta ez dagoela berdintasunerako zuzendaritzaren esku. "Instruktore batek darama kasua eta ebazpena aterako denean jakingo dugu zer ondorio egongo diren" adierazi dute Berdintasun Batzordetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.