EHUk gora egin du Stanford Unibertsitateak ikertzaile aipatuenak bilduz egiten duen zerrendan

Iaz EHUko 168 ikertzaile agertzen ziren rankingean, eta orain 189 dira.

EHUren ikasturte hasierako ekitaldia, irailaren 10ean, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
EHUren ikasturte hasierako ekitaldia, irailaren 10ean, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
arantxa iraola
2025eko urriaren 30a
11:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Rankingen bidez egiten da maiz unibertsitateen jardun ona neurtzeko ahalegina, eta plazaratzen diren sailkapen horietako batean egin duen hobekuntza nabarmendu nahi izan du gaur EHU Euskal Herriko Unibertsitateak; Stanford Unibertsitate entzutetsuak ikertzaile aipatuenen zerrenda ateratzen du urtero, eta horra igoera: iaz EHUko 168 ikertzaile agertzen ziren rankingean, eta orain 189 dira. Argitalpen zientifikoetan aipamen ugarienak dituzten ikertzaileak zerrendatzeko da propio sailkapen hori. 

Unibertsitateko informazio iturriek esan dute guztiz aintzat hartzekoa dela kopurua: «Azpimarragarria da, kontuan izanik EHU jeneralista eta elebiduna dela». Sailkapenean EHUko ikertzaileek urtez urte toki handiagoa dutela gogoratu dute, eta hori dela unibertsitatea «ikerketaren eta dibulgazioaren kalitatearen alde» egiten ari den lan etengabearen ondorioa. «Ikerketa hauek izozmendiaren tontorra besterik ez dira, zatirik nabarmen eta erakusgarriena; baina era berean erakusten du gaina posible egiten duen oinarri zabal, sakon eta sendoa dagoela azpian», nabarmendu du Ikerketarako errektoreorde Jon Umerezek. 

Sailkapena egiteko argitalpen zientifikoen inpaktuarekin lotutako hainbat irizpide erabiltzen ditu Stanford Unibertsitateak. EHUko jakintza arlo askotako ordezkariak agertzen dira zerrendan: Fisika, Filosofia, Kimika, Hizkuntzalaritza, Informatika...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.