Ehundaka pertsona atera dira gaur kalera Donostian, Segiko kide izateagatik seina urteko espetxe zigorra ezarri dieten hamabost donostiarrei babesa adieraztera.
Hasiera batean azaroaren 6an zen manifestazioa egitekoa, baina Auzitegi Nazionalak hura debekatu egin zuen, eta gaur hainbat eragilek deituta egin da. 17:30etan abiatu da manifestazioa udaletxe aurretik.
MANIFESTAZIOA
Ehundaka pertsona manifestatu dira Donostian Segiko kide izateagatik zigortutako hamabost donostiarrei babesa eskaintzeko
Hainbat eragilek deituta egin da, aurreko asterako deituta zegoena Auzitegi Nazionalak debekatu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu