18:00etan Bilboko Moiua plazatik abiatuta, ehunka lagunek bat egin dute Frankismoaren "zigorgabetasunaren" kontra protesta egiteko. Frankismoaren Zigorgabetasunari Tolerantziarik Ez lelopean egin dute ibilbidea, ikurrina handi bat aurrean zeramatela.
Besteak beste, Sortu, Alternatiba, Ezker Batua eta Aralar alderdietako ordezkariak izan dira martxan, eta baita sindikatu ugaritakoak ere. Frankismoaren Krimenen kontrako Plataformak deitu zuen manifestaziora.
Protestan, erakunde publikoek "egia, justizia eta erregimenak zigortutakoen erreparazioa bermatzeko beharrezko neurriak" hartzeko beharra nabarmendu dute.