gizartea

Eibarko mendizale bat erreskatatu dute, Almanzor mendian

2009ko abenduaren 12a
15:58
Entzun 00:00:00 00:00:00
Mendiko erreskate zerbitzuek I.T.M. 29 urteko eibartarra (Gipuzkoa) erreskatatu dute Gredos mendilerroko Almanzor mendian (Avila, Espainia).

Atzo 12:50ak inguruan, lagun batek, gailurretik gertu, ez aurrera ez atzera eginik gizon bat zegoela jakinarazteko deitu zuen larrialdi zerbitzuetara. Mendizalea onik dago.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA