Eibarren (Gipuzkoa) El Corte Ingles merkatalguneko lanen ondorioz lur-jauzia izan eta horma bat errepidera erori da gaur goizean, horrek errepidea hondatu egin du, handik orduantxe pasatzen ari zen auto bati eragin dio horrek, baina hemengo gidariak zauri arinak baino ez ditu izan. Autoan ez zihoan beste inor.
Udaltzainek esan dutenez, goizeko hamaiketan izan da ezbeharra, Amaña kalean. Merkatalguneko obretako langile bat ere arin zauritu da. Abenduaren 14an merkatalgune bereko lanetako beste horma bat erori zen, kale hartan.
Gaurko ezbeharraren ondorioz, trafiko arazoak daude herrian. Udaltzainek A-8 erabiltzeko dei egin dute.
Gizartea